XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Primerako tokia hauxe.

Igoaleko egongo gaittuk hemen, dantza, danbarrateko eta kiratsik gabe.

Jarri gaitezen lasai... Motiko endemoniaruak zaudete zuek, gero!, neri, zipotzetik tirata sagardoa parrastadan bezala, kontu zaharrak ateratzeko. Bejondeizuela.

Gaur ez diagu orduko konturik eta lastima dizkiat hainbat eta hainbat e... xehetasun ahazturik.

Jakina ba ez ibilienean galdu egiten dik horrelakoetan batek; ez zegok hemen....

Dena dela, argi zegok, gazte gose ausartak izan ere eta, hamaika beltz jende motorraren beroari itsatsita pasea dugula gure denboran kotxe ziztrinetan.

Kiskaltzeko ez zirenean edo itotzen bederen, gizajoak... Eustasiok eta Bittoriok, ondo leziatuak, lana kontzientziz burutzen ziteken, aidanean... Kaixo kamarero.

Hona hemen hiru kristau egarriak: hauei atera iezaiezu kuantro eta patxarana; neretzat... biba Neron, uixkirik gabe ezin egon.

Denak ere izotzarekin, baina harriak igeri direla horratio, aittu?.

Bon... horiek denak horrela dittuk, hor ez zegok bueltarik.

Halere ez duk hori egia osoa.

Mugako zubi hartan ez zegoken, orain bezala lehen ere noski, baniak eta helduki nak sukaldetik mandiora modura ibiltzerik... zakurren kitarrea!.

Ez zen, bada, aurreragoko lanik, zera.

Mugaz honunzko goardia zibilei txiri egitea, driblin egitea ez huken halainekoa: kapitain edo teniente, beti geneukan goardia buru egingo zuenen bat erdi erosia (erabat sekula ez, ijitto kastakorik ez bait zegok erabat erostekorik), eta hari noiz tokatuko zai egon besterik ez zegokeen; badaezpadan kaxotan ari zen txandako soldadua ere ondo begiz jo ondoren, (...).